XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urtheak aitzinetik

Zenbeit eta zenbeit karkula, gogoeta, buru-hauste behar ere da, ez dea hala? urtheak aitzinetik hatzemaiteko: izanen dela holako urthean, holako egunean, holako minotatik halakora, chuchen, iguzki ilhuntze bat.

Nola mirakula hatzemaiten duten hori, gogoa galde horri dagola memento bat egoitea bera burzoragarri da! Jou! Zenbat khondu ez da hor egin behar, ez galtzeko?.

Ilhargiaren iragaite hori hola iguzkiaren sudurraren parrean ez baita bethi bardin gerthatzen: aurthen guretzat egunaz, bertze aldian gauaz; hemengo arratsaldean, harantcheko goizean; jaz holako tokian ilhun kuku, aurthen argichago; ia bezen chuchen eginak baitira khondu guziak oro, hamar, hogoi, ehun urtheak aitzinetik.

Hala nola oraiko hunen aitzinekoa izanik sei urthe ditu.